Azken hunek bere aita Dominixeren eskutik hartua zuen giderra. Aintzinagoko berririk ezin segurtua, agerriak ez baitira gutaratu. "Jean Ainciart, Killot deitua, makhila egile seme eta arrasemea bere ofizioan egiazko maixu izana" (J.B.DARANATZ, 1927. Curiosités du Pays Basque). "Jean Ainciart makhila egile artexen gizaldi luze horietako kideak, bere izenordea zuen ezagutuena, Khilo izenetik hartua. (Charles MARTIN-OCHOA DE ALDA, lihoaz, lur lana eta apaintze teknikak, Ekaina agerkaria).
"Larresoroko kiloegile Ainciartarrek zituzten, Uztaritzeko kantonamenduko herri ttipi hortan, makilaren apaintzeko neurri alde bat moldatu" (Claude Bailhe 1999.Euskal Herria lehenago).
"Makhila bat agertu zen 1889 ko Erakusketan eta izan zuen ohorezko saria. Haren burdin-jauntzian (bat badaukat begien aintzinean) badaude itxuratuak basurdea, pekada, axeria, erbia. Eta hitz hauk: Larresoron egina, J. Ainciart.
Egun argitan harzatzu urrea, andrea eta oihala ahalaz. Idiac behar luke marruma egin eta orgac egiten du. Baionako Musée Basque Erakustegian dago makhila hori". J.B. DARANATZ,1927. Curiosités du Pays Basque.
"Charles X erregeren denboran, Baionako suprefetak, urtea etorririk, makhila egin zuen hobendun, biltzarre, besta, feria eta merkatu batzuetan gertatu nahaskerietaz. Nahi ukan zuen debekatu ere. Notatxo bat helarazi zuen 1829 ko irailan, arrondizamenduko auzapezeri". J.N. DARROBERS, 1995. Ekaina n° 54