Charles Bergara

Charles Bergara, Marie-Jeanne Ainciart eta Jean Bergararen semeak du familiako tradizio zahar honi jarraipena ematen. Nerabe denetik egiten ditu makhilak Charlesek.

Bigarren Mundu Gerraren ondoko garai zailetan lortzen du fabrikazioari eusten. Bezero berriak hunkitzen kausitzen du makhila molde zabalagoan ezagutaraziz burutzen dituen hainbat bidaien karietara. Hiru pertsonako enpresa batetik (Charles eta bere gurasoak), bost soldatadunen TPE/EBT (Enpresa Biziki Ttipia) bilakatzen da makhila fabrika. Ohorezko Legioa ematen zaio Charles Bergarari 2003an, eskulangintza sailean.

90 urteak iraganik, Charlesek segitzen du « bere paradisuan bizitzen », oihanean, eta mizpirondoak arreta handiz zaintzen eta begiratzen dituen egur erreserben erdian.