Makhilas Ainciart Bergara

OINEZKO IBILALDIRAKO EUSKAL MAKILA TRADIZIONALA
DUELA 200 URTE BAINO GEHIAGO IZARIAN ETA ESKUZ EGITEN HASIAK

7 BELAUNALDITAN PARTEKATU PAREGABEKO TREBETASUNA

Ainciart Bergara ateleria, eskuz egin makhila fabrikatzailea Larresoron (Euskal Herria)

Badu orain 7 belaunaldi baino gehiago gure ateleriak mahikak, esukal tradizioko osagaiak, Larresoroko herrian egiten dituela. 1780 hamarkadan abiatu zuen historia Ainciart familiak. 1926an, Jean Bergararekin ezkontzen da, familiako enpresa berriz hartu zuen Marie-Jeanne Ainciart. Ondoko belaunaldiek jarraipen bat ematen diote ondareari eta Ainciartarren bikaintasunari bi deiturak atxikiz makhila bakoitzaren izenpetzean.

Ateleriaren aurkezpen bideoa

ESKUZ ETA IZARIAN MOLDE TRADIZIONALEAN EGINAK

Gure Makhila ereduak

Hiru makhila eredu desberdin burutzen ditugu. Beti mizpirondoa dugu erabiltzen, tradizioari jarraikiz. Denak izarian eta manatuz gero egiten ditugu, eskatzailearen morfologiaren arabera. Izen-deiturak garbatzen ditugu, ikurburu batekin batera.

Zatozte gure ateleriako ateak zabaltzera

Baionatik edo Biarritzetik 15 minutura eta Ezpeletatik 3 minutura kokatua den Larresoroko herrian kokatua da gure ateleria.

Astelehenetik ostiralera irekia da gure ateleria, besta egunetan salbu, 8:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara; eta larunbat goizetan 9:00etatik 12:00etara. Ateleriaren bisita urririk eta edonori eskainia da.