Manatzeak e-postaz egiten dira. aski da manatze agiria atelier@makhila.com helbidera igortzea. Zuen manatzea erregistratu eta bigarren denbora batean gure RIB-a helaraziko dizuegu erresak ordain ditzazuen (%30)

Makhila Ainciart Bergara
75 Plazako bidea

64480 Larressore

Goiburua, pisua eta izaria bigarren denbora batean jakinaraziak izan daitezteke.

Gure manatze agiria deskargatu

Gure makhilak izarian eta eskuz egiten ditugu gure atelerian, ondorioz, fabrikatze epea aski luzea da. Epe honen berri zehatzagoak zuen manatzea baieztatu ondotik jakinaraziko dizkizuegu. Gurekin harremanetan sar zaitezte jakiteko zein eperako hartzen ditugun gaur egun manatzeak.

Paketea bidalia izan behar duen herriaren araberakoak dira igortze gastuak eta berretsiak izanen zaizkizue makhila bukatua izanen delarik. Gure harremanetan sartzen ahal zarete prezioaren ideia bat ukaiteko.

Atzerritik manatzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan sar zaitezte e-postaz (atelier@makhila.com).