Elkar bil gaitezen

GUREKIN HARREMANETAN SARTZEKO

Coordonnées

  • +33 5 59 93 03 05

  • Ainciart Bergara Makhila
    75 plazako bidea
    64480 Larressoro
    Frantzia

  • Astelehen – Ostiral:
    9h-12h / 14h-18h
    Larunbata:
    9h-12h

ATELIEREKO ATEAK ZABAL ITZAZUE

Ateleriaren bisita

Gure ateleriaren bisitak denei urririk eta urte osoan eskainiak dira.

Larresoroko herrian, Baionatik edo Biarritzetik 15 minutura, edo Ezpeletatik 3 minutura aurkitzen da gure ateleria. Pilota plazara ematen du, herria zeharkatzen duen bide nagusiaren bazterrean.

Makhilaren fabrikatze ateleria ezagutzeko

Hamar bat metro karratu izartzen duen gela nagusian, guk egin makhila ereduak ikusten ahalko dituzue, hauek baitira gure familiarenak diren makhila biziki zaharrak, edota ere hemen berean egina izan den makhila bat opariz ukan duten artista, gizon eta emazte politiko, edo kirolarien argazki galeriari begi kolpe bat bota: de Gaulle Jenerala, Jean-Paul II Aitasaindua, Nelson Mandela, Churchill, Platini, Cantona, Lizarazu eta beste hainbeste oraindik, hauen artean V. Errepublikako lehendakari guziak.

Jean Bergarak 1936an lortu Frantziako Langile Onenaren diploma murruan ezarria da ere. Bai eta 2011n eskuratu EPV labela ere.

Makhila Bergara - Voir les artisans à l'oeuvre

Eskulangileak lanean ikusteko

Zenbait mendeko hiru lan mahai juntatuak dira ateleriako berinei. Zura, larrua eta metala lantzeko erabiltzen dituzte eskulangileek. Ezkerreko gelan, apaindurako grabadura eta larruaren lanketa ateleria dago, ateleriaren saihetsari atxikia zitzaion epizeria ohian kokaturik.

Makhila osoki tokian berean egina da. eskulangileak lanean ikusten ahalko dituzue, haien antzea behatu ziligatzen dutelarik, haiekin trukatu makhilaz eta mizpirondo zurtoinak kontatu gelako gainaldean idortzen ari direlarik.

Kasu, larunbatetan etortzen baldin bazarete, pertsona bat baizik ez duzue aurkituko atelerian. Ateleriako bizia lasaiagoa da beraz egun horietan.

Balia ezazue gure erakusketa eremua ikusteko parada.

Guregana etortzeko gisan, aholkatzen dizuegu ateleriaren parean kokatua den erakusketa eremutik itzuli bat egitea. Makhilaz, Ainciart Bergaratarren historiaz argibideak biltzen ahalko dituzue bertan edota ere gure lana eta gure ataleriaren bisita hobeki preziatzeko parada eskainiko dizuen gure trebetasunei buruzko hamar bat minutuko film bat ikusteko ere.

TALDE BISITAK

Ikastetxe bat, bidai agentzia bat, autobus konpainia bat edo turismo eragile bat baldin bazarete eta 15 pertsona baino gehiagoko talde batekin gure ateleria bisitatu nahi baldin baduzue, gurekin lasaiki harremanetan sar zaitezte oren tarte bat erreserbatu eta gure prezio baldintzen berri ukaiteko.