EUSKAL ISOTORIO BAT EUSKAL HISTORIAN

Ainciart Bergara makhilaren lantegia, Frantses Iraultzaren garaian abiatzen den historia

Ainciart Bergaratarren historia 1780 hamarkadaren inguruan abiatzen da, Larresoro herrian, ateleria gaur egun oraindik kokatzen den leku berdinean. Badu orain 7 belaunaldi baino gehiago trebetasunak ondoko belaunaldiei iraganaraziak izan direla ateleria honen baitan.

AINCIART BERGARA ATELERIAREN KRONOLOGIA

Gratienetik abiatuz Liza arte, 7 egile belaunaldi

maiatza 2022

Liza Bergara

Nicoleren alaba da Liza Bergara. Bera ere ateleriatik biziki hurbil handitu da. Merkataritzako ikasketak burutu ondotik, familiako enpresan sartzen da sare sozialetan komunikazioaz eta ateleriaren presentziaz arduratzeko.

2014an, helduentzako apaindura grabadura formakuntza bat hasten du, Pariseko Boulle eskolan, eta han bizi da. Erretretara joan gogo duen kusi urrunaren segida hartzeko formatzen da.

2017ko urtarriletik aitzina, grabatzaile zeregina betetzen du eta Euskal Herrian bizi da. Metalezko makhilen eskutokietan dauden izenen lehen hizkiak burutzen ditu, bai eta bezeroen eskaera bereziak (armarriak, ikurrak, orotariko apaindura marrazkiak).

Nicole Bergara

Nicole Bergara, Charlesen alabak, tradizioari jarraitzen dio. Etxeko atelerian handitu da haren aitatxiamatxien eta aitaren artean. Bordelera joaten da ikasteko eta bankoan hasten du bere lan ibilbidea.

1999an, familiako enpresan sartzen da; betirako. Bisitariei harrera hobea eskaintzeko dispositibo ugari garatu ditu bereziki Nicolek. Internet gunearen sortzea bultzatu du 1999an eta 2002an, Makhilaren Etxea sortu du bisitariei harrera eskaintzeko.

« Euskal tradizioak aipatzea eta partekatzea dugu gogoko. Bisitariei euskal kulturan murgiltzeko eta makhila bat nola egiten den ulertzeko parada eskaintzeko, gure ateleria publikoari urte osoan irekitzen diogu ». Ekimen hauei esker, turismoaren medaila eskuratu du 2012an.

 

Charles Bergara

Charles Bergara, Marie-Jeanne Ainciart eta Jean Bergararen semeak du familiako tradizio zahar honi jarraipena ematen. Nerabe denetik egiten ditu makhilak Charlesek.

Bigarren Mundu Gerraren ondoko garai zailetan lortzen du fabrikazioari eusten. Bezero berriak hunkitzen kausitzen du makhila molde zabalagoan ezagutaraziz burutzen dituen hainbat bidaien karietara. Hiru pertsonako enpresa batetik (Charles eta bere gurasoak), bost soldatadunen TPE/EBT (Enpresa Biziki Ttipia) bilakatzen da makhila fabrika. Ohorezko Legioa ematen zaio Charles Bergarari 2003an, eskulangintza sailean.

90 urteak iraganik, Charlesek segitzen du « bere paradisuan bizitzen », oihanean, eta mizpirondoak arreta handiz zaintzen eta begiratzen dituen egur erreserben erdian.

Jean Bergara (1902-1972)

Jean Bergarak trebetasun handia erabiltzen du makhilak fabrikatu eta apaintzeko.

1936an, Pariseko Lanaren Erakusketa Nazionalaren karietara, Frantziako Langile Onenaren saria eskuratzen du Makila, euskal kana egile gisa.

Urte bat berantago, Pariseko Erakusketa Unibertsalean parte hartzen du eta bi medaila irabazten ditu bertan. Erakusketa horretan, Bulgariako Erregea ohartzen da honen lanaz, azaroan bertan egin zuen bisitaren karietara. Antolaketa Batzordeak erabakitzen du orduan Jean Bergarak egin makhila bat erregeari eskaintzea. « Nire laguna eta nire sostengua » goiburua idatzia da makhilaren eskutokian.

Zenbait egun berantago, orduan Errepublikako Lehendakaria den Albert Lebrunen hitz bat errezibitzen du Jeanek.

apirila 2022

Ainciartetik abiatuz Ainciart Bergara

Jean Ainciarten alaba zen Marie-Jeanne Ainciartekin ezkonduz, da Jean Bergara atelerian sartzen. Ateleriako eskuaire eta trebetasun guziak ikasten ditu eta tradizioari jarraipen bat ematen dio.

Marie-Jeanne Ainciart eta Jean Bergararen arteko ezkontza 1926an egun garrantzitsua da gure atelerian egin makhilen izenpeduraren aldaketa markatzen baitu.

Lehenago « Ainciart » izenpetuak ziren gure makhilak hortik aitzina « Ainciart Bergara » izenpetuak dira. Izen aldaketa honek ez du neholako eraginik beti ateleria berdinean, tokian berean egiten den familiako transmisioari dagokionez: leku bat, familia bat, objektu bat.

Jean Ainciart (1863-1932)

Jean Ainciartek anitz zor die Antoine bere aitaren eskulangile kalitateei. Fama handia kausitzen du eta bizi zeno makhila egile arloko maisu baten gisara ezagutua da. Ezaguna eta makhilari lotua izaten hasten da Ainciart etxea.

1918an, Jean-Baptiste Daranatzek idazten du: « Jean Ainciart, Larressorekoa, (makhila) egile ospetsua da » eta « Jean Ainciart, izengoitiz Quillot, makhila egile seme eta arrasemea, bere artean zinezko maisua ». Berak dio, garai hartako idatzien arabera, makhilari hain ospe handia eman ere.

« Ainciartarrek, Uztaritzeko burgu ttipia zen Larresoroko kilo egileek zuten parte handia hartu makhilaren proportzioak eta makhilaren apainketarako osagaiak pikoan ezartzeko » (Claude Bailhe, 1999. Autrefois le Pays Basque).

martxoa 2022

Hainbat mendetako familia historia

Iraultzaren inguruko garaian gaude, XVIII. mendean, makhila egileen lehen aztarnak atzematen ditugularik gure familian, Gratien Ainciartekin.

Antoine Ainciart, Gratienen semeak, bere aitaren segida hartzen du.

Gazterik hiltzen da 1873an eta Catherine bere emazteak du beraz lekukoa hartzen eta aktibitatea jarraitzen, Jean-Baptiste, izengoitiz Sébastopolen laguntzarekin.

Jean, haien semeak 10 urte baizik ez du garai hartan. Berantago, heldu bilakatu ondotik, da bere ama laguntzen hasiko.

 

BERDINGABEKO TREBETASUNEZ BETERIKO EGILE SUHAR TALDEA

Makhilak egiten dituzten gure eskulangileak

Arnaud
Arnaud
2019an sartu da Arnaud atelerian zenbait urtez zurgintzan lanean arizan ondoren.
Elodie
Elodie
Elodie 2020an sartu da atelerian, lanbide berri baterako birmoldatzeko asmoz makhilen fabrikazioan aktiboki parte hartuz.
Frédéric
Frédéric
Badu hogoita hamar bat urte Frédéric sartu dela atelerian eta bertan da osoki formatua izan eskulangintzari.
Marie
Marie
Marie duela hogoi bat urte sartu da atelerian. Larrua lantzen du eta bisitariei harrera eskaintzen die.
Xavier
Xavier
Badu hogoi bat urte Xavier Retegui hurbildu dela ateleriara pilotako munduko txapelduna izan ondoren. Charles Bergarak dio formakuntza eskaini.
Ximun
Ximun
Ximun 2018an da atelerian sartu. Robert Bergarak formatu du erretretara joan aitzin.

Zatozte gure ateleriako ateak zabaltzera

Baionatik edo Biarritzetik 15 minutura eta Ezpeletatik 3 minutura kokatua den Larresoroko herrian kokatua da gure ateleria.

Astelehenetik ostiralera irekia da gure ateleria, besta egunetan salbu, 8:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara; eta larunbat goizetan 9:00etatik 12:00etara. Ateleriaren bisita urririk eta edonori eskainia da.

SARIAK, LABELAK ETA GORAGARRIAK

Sari ugari urteetan zehar

ARTE MAISUA

2019ko abenduan, Xavier Retegui, ateleriako eskulangileak, Arte maisu titulua eskuratu du kultura ministroarengandik. Honela Liza Bergara 3 urteko epean formatzera eta makhilaren trebetasun guziak transmititzera engaiatu da.

Ikustatea baino gehiago, engaiamendu baten eta transmititzeko gogo baten sinboloa da titulu hau. 1994tik aitzina, sorkuntzaren 141 profesional, eragile edo arraberritzaile dira Arte maisu izendatuak izan eta eta 101 eskulangintzako lanbide ohoretan ezarriak izan.

UNESCO-n SARTZEA

Trebetasunak eta eskuaireak, bai eta kultura tradizio bat biziarazteko atxikimendua balioan ezartzen ditu ikustate honek. Kulturaz arduratzen den ministerioak du goragarri hau eskatu, ateleriak ez baitu neholako urraspiderik abian ezarri sartze honen lortzeko.

Arteko Lanbide Bakunen inbentarioan sartua izan da Ainciart Bergara makhila, Kultura Ondare immateriala begiratzeko konbenioaren baitan. Atxikia izan den Euskal Herriko trebetasun bakarra da Ainciart Bergara makhila.

LABEL EPV

Bikaintasuneko trebetasunak darabiltzaten frantses enpresak saritzen dituen Ekonomiaren ministerioaren ikustate marka da EPV labela.

2005ean sortua izan da label hau eta irizpide zehatzak betetzen dituzten enpresak saritzen ditu. Berdingabeko enpresa hauek jakin behar dute tradizioa eta berrikuntza, trebetasuna eta sorkuntza, lana eta suhartasuna, ondarea eta etorkizuna, tokikoa eta nazioarteko uztartzen.

EPV labela lortu du gure (Ainciart Bergara) ateleriak 2012an. 2017An berritua izan zaigu label hau.

IZAR BAT MICHELIN GIDALIBURU BERDEAN

2015eko irailan, Akitania Gidaliburuaren eta Euskal Herria eta Nafarroa Gidaliburuaren argitaratzearen karietara, Michelin Gidaliburu Berdeak izar bat eman dio gure ateleriari.

9 irizpidetan oinarriturik; izar baten eskuratzera daraman ebaluaketak, tokiaren ondare aberastasuna eta ospea alde batetik eta, beste aldetik, honen egiazkotasuna, honen xarma eta harreraren eta bisitaren kalitatea epaitzen ditu. Ainciart Bergara ateleriari eskainia izan zaion bigarren goragarri turistikoa da.

FRANTZIAKO ARTE ATELERIA

Arteko lanbideen sindikatu profesionala da Frantziako Arte Ateleriak. 6 000 arte eskulangile, artista eta arte fabrika baino gehiago elkarretaratzen ditu Hexagonoan. Honen bokazioa: arteko lanbideen sektorea balioan ezarri, orezkatu, defenditzea eta profesionalen garapen ekonomikoa laguntzea Frantzian eta Nazioartean.

FRANTZIAKO LANGILE ONENA 1936an

1936an, Pariseko Lanaren Erakusketa Nazonalaren karietara, Frantziako Langile Onenaren saria eskuratzen du Makila euskal kana egile gisa. Gaur egun atelerian afitxatua da diploma.

MEDAILATUAK ERAKUSKETA UNIBERTSAL BATZUEN KARIETARA

Ezagutzen dugun lehen ikustatea Jean Ainciarti (1862-1932) emana izan zaio, urrezko medaila bat lortu baitzuen Pariseko Erakusketa Unibertsalean 1899an. 1937an, Pariseko Erakusketa Unibertsalean parte hartzen du Jean Bergarak bi zilarrezko medaila lortuz.

POLITIKOAK, ARTISTAK, KIROLARIAK ETA BESTE JENDE OSPETSUAK

Gure ateleriako Makhila bat errezibitu dute

Irudiak gaingiroki begira itzazue jende ospetsuen izena ezagutzeko, klika ezazue handitzeko

Go to Top