Eskutila larru xerrenda kurutzatuz beztitzen da edo berdin metalkiz. Azkenean borobilezko burua edo burubola, hau abere adarkiz edo mailuz berdindu metalkiz. Eskutila hori debisatuz agerian da arma, xixta landu xorroxtuna. Hirusta bat azkenik zolan. Erran behar da bakarra eta berezia dela peza bakoitxa.