EUSKAL KULTURAREN BIDELAGUN BIZIA

Makhila, Euskal Herritarraren bidelagun bereziezina duela hiru mendetik aitzina

Oinez ibiltzeko balio du tradiziozko makhilak Euskal Herrian. Bidelagun izateaz gain, zentzuz eta balioz beteriko objektua da, pertsona bati errespetua, atxikimendua edo ikustatea erakusteko eskaintzen ahal dena.

Garaiak zeharkatu dituen Euskal Herriko ikurra

Jatorri misteriotsua duen eguneroko objektua

Makhila – makila, makilla edo maquilren iturria, hainbat ortografia badaude- oraindik misterioa da. Biziki gauza guti idatzia izan da egunerokotasunean erabili objektu honi buruz, Euskal Herritar guziek haien makhila zuten garaian. Euskal Herritarrek oinez ibiltzeko erabiltzen zuten makhila, Euskal Herriko biztanleen eguneroko osagaia zen, batez ere Lapurdiko probintzian.

Garraio guti eta bideak hain seguruak ez ziren garaian, aldi berean oinez ibiltzeko lagungarria, bai eta etsaia izuarazi edo hala behar izanez gero haren aurka borrokatzeko balio zuen arma bat zen. XIX. mendean baizik ez dira makhilaz egin aipamenak agertzen literaturan, objektua bera hain beste erabilia zelarik euskal herritarren eguneroko bizian.

Euskal Herritarraren bidelagun bereziezina duela hiru mendetik aitzina

Mizpirondoko egurrezko makil ferratua da tresna hau, gorri ederreko kolorekoa, punta batekin eskutokiaren barnean eta mehatxuka altxatzeko uhal batez horniturik. Honela deskribatzen dute bisitariek XIX. mendean.

1823 urmargolan segida batean atzematen da besteak beste. Garai hartako lanbide desberdinak itxuratzen dituzten ehun bat irudikapen biltzen ditu segida honek: arrantzalea, sukaldaria, okina, etab. Pertsonai hauen gehiengo zabal bat makhila batekin agertzen da. Marrazki hauek erakusten dute zein heinetarainoko garrantzia zuen makhilak Euskal Herritar baten bizian.

Philippe Veyrin historialariak honela aipatzen ditu garai hartako Euskal jantziaren irudikapenak: « Galtza hasten da oraindik atxikitzen duen aitzineko mendeko galtza laburra ordezkatzen. Itxura mantsoagoa duen makhilak azkon, pika, sastakai edo ezpaten lekua hartzen du ». (obrako frantses bertsiotik itzulia)

Felix Morelek, Baiona barnean, ikuspegi historiko edo deskribatzaileak, honela aipatzen ditu Euskal Herriko biztanleak 1936an:

“Euskal Herritarra espartinak oinetan, balusez jantzirik, ile luze nasaiekin, boneta urdina buruan eta makhila nazionala eskuan”

Ibiltzeko bidelagun bikaina

Jendarte aldaketei eta azturen bilakaerei makhila progresiboki egokitu zaie. Hainbat osagai aldatu dira: haren apaindurak, metalean grabatu sinboloak, haren eskutokia eta haren punta.
  • Eskutokia zabaldu da, haren ergonomia berriz landua izan da ibiltariaren eskuari hobeki egokitzeko gisan.

  • Edergailuz apainduagoak dira gaur egun galandak.

  • Punta aldatu da zoruaren arabera. Hiru berme puntuz eginak ziren lehen batzuetan puntak, egonkortasun handia ekartzeko etxeen barnetako lur arrasetan. Berme puntu bat baizik ez duen gaur egungo punta mendiko xenderei hobeki egokitzen zaie.

Gaur egun, segitzen dugu makhila gure arbasoen (Ainciart eta Bergaratarrk) moldera fabrikatzen. Haren jabearen pisua eta izariari egokia eta ibiltzea laguntzeko, haren erdian orekatua den ibiltzeko bidelagun bikaina izateko beti fabrikatzen dugu.

Bizirik dagoen euskal kulturaren bidelaguna

Ikustate eta atxikimendu marka

Euskal Herritarraren eguneroko bidelaguna izan bada ere makhila, Euskal Herriko zinezko ikurra da gaur egun. Pertsona bat omendu, eskertu nahi delarik edo hari ikustatea eta atxikimendua erakusteko oparia da usu makhila.

Hainbat ekitaldiren karietara oparitua izaten ahal da: urtebetetze, ezteia, erretreta hartze, etab. Euskal Herriko biztanleei, AEB, Kanada eta Latinoamerikako euskal diasporakoei, euskal ohidurei, herri eskulangintzari, esku lanari interesatzen direnei edo honen balioekin bat egiten duten oroei eskaintzen zaie.

Arteko eskulangintzako objektu zaleak eta kana bildumatzaileak ere interesatzen ditu makhilak. Bistan dena, norberak bere makhila propioa eros dezake.

Ohorezko oparia

Ohorezko legio motako bat da makhila Euskal Herrian. Badu orain mende bat baino gehiago jende ospetsuei eskaintzen zaien oparia dela. Honela, gure ateleriak ohore handiz makhila bat fabrikatu du V. Errepublikako Lehendakari bakoitzarentzat. Instituzio edo eragile pribatu batzuek manatu Ainciart Bergara makhila hauek emanak izan zaizkie eskualdean egin bisita edota beste gertakizun desberdin batzuen karietara.

Jende ospetsuen argazki segida bat edo zenbait argazki ikoniko atzematen ditugu atelerian: Jean-Paul II, Charlie Chaplin, Charles de Gaulle, haien makhilarekin.

Goragarri hau ez da bistan dena bakarrik Frantses Errepublikako lehendakariei eskaintzen baina bai ohoretan jarri nahi den pertsona orori, euskal herritar izan ala ez.

Makhila bat ukan duten jende ospetsu guziak atzeman izatzue gure argazki galerian.

Familietan transmititzen den objektua

Euskal Herrian makhila belaunaldi batetik bestera transmititzen da etxearen baitan. Symbole de la Côte basque liburuan, ondokoa aipatzen dute idazleek « euskal tradizioaren arabera, familiako premuak, izan mutiko ala neska – etxerekoak -, haren aitaren makila eskuratzen du ondoriotasunez ». Eta gehitzen dute « nehor ez daiteke ausart beste baten makila hartzeaz! ».

Jabearen izen-deiturak, eskainia zaion ikurburua aurkitzen diren galanden gainean grabatutakoarekin pertsonalizatua da Ainciart Bergara makhila. Honela sartzen da familiako ondarean. Gure berrehun urteko atelerian berriz etortzen dira usu aitzineko belaunaldiek fabrikatu makhilak. Makhilak sortu diren garaiko estiloari jarraikiz egiten dira beti konponketak, Ainciart Bergara makhila aldatu baita denbora pasa ahala.

Sartze garaikide bat Museoan

1924an, Baionako Euskal Museoa sortzerakoan, euskal familiei luzatu zitzaien Museoko bildumen osatzeari parte hartzeko gomita. Jean Ainciartek, berak eta bere arbasoek (aita eta aitatxik) fabrikatu sei makhila eskaintzen ditu. Gaur egun Ainciart Bergara familiaren makhilak, tokiko eskulangintzari eskaini eremua den Museoko lehen solairuan ikusgai dira.

Badu ehun bat urte makhila hauetako ehun bat ale emanak izan direla, besteak berantago bilduak izan direlarik. Erakusleiho berdinaren azpiko aldean, makhila egiteko erabiltzen diren pieza eta tresnak ikus daitezke ere.

Jean Ainciartek ere eman garai hartako laneko mahai bat ikus dezakegu molde berean. Eskualdean bazabiltzate, Jean Ainciarteko 1889an egin makhila admiratzera etortzera behartuak zarete. Makhila horri esker du urrezko medaila lortu Pariseko erakusketa unibertsalean, urte berdinean.

Euskal Museoko gunea bisitatu

ESKUZ ETA IZARIAN MOLDE TRADIZIONALEAN EGINAK

Gure Makhila ereduak

Hiru makhila eredu desberdin burutzen ditugu. Beti mizpirondoa dugu erabiltzen, tradizioari jarraikiz. Denak izarian eta manatuz gero egiten ditugu, eskatzailearen morfologiaren arabera. Izen-deiturak garbatzen ditugu, ikurburu batekin batera.