Gure Makhila ereduak manatuz eskuragarri

AINTZAT HARTZEKOA

  • Gure makhilak izarian eta eskuz egiten ditugu gure atelerian, ondorioz, fabrikatze epea aski luzea da.
    Gurekin harremanetan sar zaitezte jakiteko zein eperako hartzen ditugun manatzeak.

BAKOITZAK BERE MAKHILA PERTSONALIZATU

Makhila berdingabeak eta izarian egiten ditugu

Metalaren hautaketa

Hiru metal desberdin lantzen ditugu: urre koloreko metala den letoia, zilar koloreko metala den alpaka eta metal baliotsua den zilar lehen titulua. Metalaren hautaketa gustua eta erabilpenaren arabera egiten da, alabaina.

Goiburuaren hautaketa

Euskarara sistematikoki itzultzen dugun esaldi ttipi batez osatua da Ainciart Bergara makhila bakoitzean grabatu goiburuan (7 eta 8 hitz artean). Biziki gogokoak dituzuen balioen isla izaten ahal da goiburua, edo bizi filosofia bat, usu errepikatzen duzuen eta ongi dagokizuen esaldi bat. Ondoko belaunaldiei utzi gogo diezuen mezu bat izan daiteke ere, familiako ondokoei ematen baitzaie makhila.

Ainciart Bergara makhila bat eskaintzen duzuelarik, goiburuak pertsona eskertzeko, bide on bat, zoriona desiratzeko, etab. balio du.

Zenbait goiburu eta aipamen adibide :

NEREKIN BIDEA LABUR

IDIAK ADARRETARIK GIZONA HITZETIK

ZAHARRAK LAGUNTZEN GASTEAK EDERTZEN

GOGOR ETSAIARI GOZO JABEARI

GAU ILHUNAREKIN HAR MAKHILA ZUREKIN

ZELHAI ETA MENDIKO ON NAIZ NUN NAHIKO

NERE LAGUNA ETA LAGUNTZA

ELGARREKIN PARTIKA DITZAGUN IZADIAREN EDERGAILUAK

NEREKIN NEHOREN BELDUR

Galanda eta eskutokiaren grabatzea

Usaiako galderak

Manatzeak e-postaz egiten dira. aski da manatze agiria atelier@makhila.com helbidera igortzea. Zuen manatzea erregistratu eta bigarren denbora batean gure RIB-a helaraziko dizuegu erresak ordain ditzazuen (%30)

Makhila Ainciart Bergara
75 Plazako bidea

64480 Larressore

Goiburua, pisua eta izaria bigarren denbora batean jakinaraziak izan daitezteke.

Gure manatze agiria deskargatu

Gure makhilak izarian eta eskuz egiten ditugu gure atelerian, ondorioz, fabrikatze epea aski luzea da. Epe honen berri zehatzagoak zuen manatzea baieztatu ondotik jakinaraziko dizkizuegu. Gurekin harremanetan sar zaitezte jakiteko zein eperako hartzen ditugun gaur egun manatzeak.

Paketea bidalia izan behar duen herriaren araberakoak dira igortze gastuak eta berretsiak izanen zaizkizue makhila bukatua izanen delarik. Gure harremanetan sartzen ahal zarete prezioaren ideia bat ukaiteko.

Atzerritik manatzeko, zalantzarik gabe gurekin harremanetan sar zaitezte e-postaz (atelier@makhila.com).

Hemen klikatuz kontsulta dezakezuen gai honi eskaini gidaliburu baliagarri bat idatzi dugu.
Zura ezkoez elikatzea da garrantzitsuena. Metal eta larruaren zaintza haien aldetik zuen gustuaren arabera segurtatuko duzue.

Gure makhilak izarian eta eskuz egiten ditugu gure atelerian, ondorioz, fabrikatze epea aski luzea da. Gurekin harremanetan sar zaitezte jakiteko zein eperako hartzen ditugun gaur egun manatzeak.

Title

Go to Top